2022/23 Denboraldia · 2. Kontzertua: 'Itxaropen handiak'
27 urria, osteguna
19:30etan. · Areto Nagusia
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Akiko Suwanai, biolina · Zuzendari gonbidatua: Shi-Yeon Sung
Musikan eta Munduan merezitako lekua aurkitzeak akuilaturik borrokatu ziren. Florence Price, aitzindaria eta ausarta, Iparramerikako musika sinfonikoan murgildu zen eta ahotsa altxatu zuen bere herriko melodien funtsik benazkoenak transmititzeko. Txaikovski bizitzaren poz apalei atxiki zitzaien tinko bere Laugarren Sinfonia ontzen ari zeneko tristeziak gainditzeko. Korngoldek beste aukera baten bila gurutzatu zuen itsasoa hainbat gauza erakusteko: hots, bere musikaren zentzu dramatikoa, bere disonantzia dotoreen xarma, eta birtuosismo instrumentala, Akiko Suwanaik biziberrituak.
PROGRAMA
I. Atala
Florence Price (1887-1953)
La sombra de Etiopía en América
Erich Wolfgang Korngold (1897-1957)
Biolinerako kontzertua Re Maiorrean, op. 35
II. Atala
Piotr Ilyich Tchaikovsky (1840-1893)
4. Sinfonia fa minorrean, op. 36 TH 27
IRAUPENA: 45' + 45'