Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia
4 iraila, larunbata
20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
CMC Garaikideak
NAK Fusión - Spanish Brass
KONTZERTUA: “AL-LEGORIES”
FUSIO I: soinu dramaturgia eta eszenikoa.
Voro García, Al-legories lanaren konpositorearen hitzetan: proposamen honetan diziplina artistiko desberdinen eta printzipio metaforikoen arteko fusioa islatzen da, zeinean soinu dramaturgiak eta eszenikoak bat egiten duten. Obraren iraupena 60 minutukoa da eta bere egitura liquidesaren Al-legories piezak zehazten du. Bertan, soinu aztarna baten antzera alegoria desberdinen segida azaltzen da, ideia abstraktu desberdinen fusioa modu metaforikoan irudikatuz. Ideia hauek marrazteko asmoarekin, soilik kontzeptuala den hori ikusgai eta entzungai egitea du helburu. Obra honen oinarrian Borgesen printzipio metaforiko batzuk adierazten dira. Horien artean, mundu irreala eta bere itsura subjetiboa, edota Zygmunt Baumanek proposatutako likideziaren inguruko metafora. Azken printzipio hau, egungo gizarte indibidualistak eta pribatizatuak pairatzen duen giza-harreman prekarioarekin dago lotuta.
Spanish Brass: Carlos Benetó Grau (tronpeta), Juanjo Serna Salvador (tronpeta), Manuel Pérez Ortega (tronpa), Inda Bonet Manrique (tronboia), Sergio Finca Quirós (tuba)
Dantza: Cristina M. Gómez & Sebastián Rowinsky
SPANISH BRASS
Spanish Brass taldeak kamara musikaren munduan egin duen ibilbidea duela 32 urte baino gehiago hasi zen, eta, 2020an, Kultura Ministerioak emandako Musika Sari Nazionala jaso zuen. Mundu osoan kontzertuak egiteaz gain, 27 disko grabatu ditu eta bi musika jaialdi antolatu ditu: Spanish Brass Alzira-SBALZ eta Brassurround Torrent. Al-legories ikuskizunak Cristina M. Gómez dantzari eta koreografoaren laguntzarekin kontatzen du. Cristina EnÁmbar Danza konpainiaren sortzailea da eta ondorengo artistekin batera Espainian, Suitzan eta Alemanian lan egin du: Sol Picó, SHADEseasons, Giulianna Majo, Silvia Verges, Sebastián Rowinsky flamenko dantzaria.