¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Cultur Programa
1 abuztua, larunbata 20:30etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua - Kultura Saila

Natalia Dicenta

'Colours'

Aktore ibilbidea nahiko sendotuta zeukala, Natalia Dicenta musikaren munduan murgildu zen eta mikrofonoa hartu zuen, modu profesionalean abesteko. Azken 14 urteetan eskaini dituen kontzertuak direlaeta, kritika espezializatuarengandik laudorioak jaso ditu. Lehen lan diskografikoan, Colours, abeslariak erregistro anitzak eskainiko ditu, inspirazio iturriak erakusteko: swing, baladak, soula, bluesa, boleroak, rhythm&blues… Gershwin anaiengandik Lennon eta McCartneyrengana, Jerome Kernengandik Billy Joelengana, José Antonio Méndezengandik Lerner&Loewerengana. Colours lanean askotariko errepertorioa dago, Vicente Borland piano-jotzaile eta konpositore panamarraren batuta jakintsuari eta dotoretasunari esker lotuta. Moldaketa bikainak sortzen ditu tema bakoitzaren unibertsoa erakusteko. Eta horrela babesten ditu Natalia Dicentaren ahotsa eta interpretazio hunkigarria.

Baluarten Nafar Gobernuko CULTUR programari hasiera emango dio Colours diskoa aurkeztuz, hain zuzen ere.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.