¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Lirika
20 azaroa, osteguna 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Natalie Dessay

G.F. Haendel-en 'Giulio Cesare'-n onena

Azken urteotan Frantzian agertutako  opera abeslari garrantzitsuena den lyondar Natalie Dessay goi-erregistrorako aparteko erraztasuna duen soprano arina da. Bere ahots liluragarriari antzezpenerako balioa gehitzen dio. Dessay Cleopatra izango da eta Christophe Dumaux, bere belaunaldiko kontratenore onenetariko bat, Giulio Cesare izango da. Emmanuelle Haïm maisuaren zuzendaritzapean eta europear ensemble barroko garrantzitsuenetarikoa den Le Concert d’Astrée orkestraren laguntza izango dute. Baluarteko emanaldian Haendel-en opera perfektu honen aria onenak interpretatuko dituzte. Giulio Cesare operak Cesar eta Cleopatraren maitasunen garaipena ikusten du, egungo garaira lekualdatu daitekeen errealismoz jositako intriga exotiko eta politikoko giro batean. Luxu eta pribilegio handia izango da aria eder hauek entzun ahal izatea: Cleopatraren Piangerò edo Se pietà di me non senti, Giulio Cesare-ren Se in fiorito prato edo Al lampo dell’armi, edo biek elkarrekin interpretatuko duten Caro! Bella! Liszt-ek esan bezala, “Haendel mundua bezain handia da” baina, zorionez, Baluarten sartzen da.


Natalie Dessay, sopranoa
Christophe Dumaux, kontratenorea

Le Concert d’Astrée
Zuzendaria: Emmanuelle Haïm


* Iraupena: I. Atala: 45' -atsedenaldia- II. Atala: 30'

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.