Euskal doinu eta ohituren berreskuratzea
10 abendua, igandea
17:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Iruñeko Udala
Negua Kantuz
Negua Kantuz proiektuak musika eta antzerkia uztatzen ditu, euskal doinu eta ohiturak berreskuratuz neguko solstizioa elkarrekin ospatzeko asmoz. Abesbatzak eta zuzeneko musikak izango dira benetako protagonistak: euskal kanta eta usadioetan murgiltzera gonbidatuko zaituztete, publiko guztien gozamenerako sortua izan den ikuskizunean.
Kattalinek eta Totik urteko gaurik luzeena hautatu dute haien abenturei hasiera emateko. Bi lagun horiek munduari bira eman nahi diote; haatik, gainean daramaten zama oztopo handiegia da bidean aurrera egiteko... Neguko kantak bidelagun diztuztelarik, neguko solstizioak gordetzen duen misteriorantz abiatuko dira.
Abesbatzak: Atargi IP, Joakin Lizarraga IP, Noain, Patxi Larraintzar, Alaitz BHIko Arte eszenikoa, Erreniega IP Erreniegako Abesbatza, IES Navarro Villoslada, Buztintxuri IP, Gares, Haiz’Egoa, Ecole Largenté
Bertsolaria: Julio Soto
Antzezleak: Aitor Aldudo, Nanuk Barriuso, Jaione Beroiz, Maialen Diaz, June Ortiz de Guinea eta Jaione Urtasun.
Zuzendaritza eszenikoa: Maialen Diaz eta Jaione Urtasun
Musika zuzendaritza eta konponketak: Aitor Urquiza
Dramaturgia: Maialen Diaz
Zuzeneko musika: Suakai, Alaitz BHIko Arte eszenikoa, Patxi Amuletek zuzendutako musika taldea
Errejidorea: Manolo Almagro
Ekoizpena: Sandra Iraizoz
Laguntzailea: Iruñeko Olentzeroren lagunen elkartea