Neønymus Silverio Cavia-ren (Silberius de Ura) musika-proiektu berezia da. Zuzenean ahots, soinu eta instrumentu ezberdinak eta ezohikoak (hezur txirulak, harriak edota hezurrak soilik) nahasten ditu, antzinako musika, egungoa, folk eta jazz ahots-harmoniak erabiliz. Publikoa aspaldiko garaietara (Paleolito, Burdin Aroa, Erdi Aroa...) eramaten du. Neønymus agertoki oso berezietan aritu da, besteak beste, Santo Domingo de Siloseko monasterioan, Espainiako Museo Arkeologikoan edo Iker Jimenez-ek Cuatro-n aurkezten duen Cuarto Milenio saioan, hala nola, haitzulo eta baseliza anitzetan.