¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Baluarte Fundazioa 2019/2020 Denboraldia
28 iraila, larunbata 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

'On Kixote'

Dantza Konpainia Nazionala / Zuz. artistikoa: Joaquín De Luz.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren partaidetzarekin
 
25 urteren ondoren, Dantza Konpainia Nazionala errepertorio klasikora itzultzea ekarri zuen Don Quijote balletak, eta mundu osoan gehien txalotu den konpainia horren lanetako bat da. Marius Petiparen On Kixote, Beltxargen aintzira lanarekin batera, ballet ezagunenetako bat izan zen Errusian. Hain zuzen, bertan sortu zuten 1869an, Ludwig Minkusen partitura baten gainean. Petiparen jatorrizko koreografian oinarrituko da Martínez eta bere ibilbidean dantzatzeko aukera izan duen bertsio askotarikoetan (Nureiev, Barixnikov eta Gorski), baina ñabardurak sartuta pertsonaietan eta xehetasunetan, besteak beste, boleroa eta fandangoa, Espainiako tradizioa nabarmentzen dutenak. 50 dantzarik hezurmamituko dute koreografia hau, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak lagunduta, Manuel Covesen zuzendaritzapean. 
 
 
Koreografia: José Carlos Martínez 
Musika: Ludwig Minkus
Eszenografia: Raúl García Guerrero
Jantziak: Carmen Granell
Argiztapena: Nicolás Fischtel 
Karakterizazioa: Lou Valérie Dubuis
 
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Musika-zuzendaritza: Manuel Coves
 

IRAUPENA: 
I. ekitaldia: 40' / atsedenaldia / II. ekit.: 30' / atsedenaldia / III. ekit.: 30'

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.