RoofTop Cinema zikloa. Zinea Baluarteko terrazan
30 uztaila, osteguna
22:15etan. · Besteak
Antolatzailea:
Nafarroako Filmoteka eta Baluarte
On the Roof (Na strese, 2019)
'Roof Top Stories'
Zuzendaritza eta gidoia: Jirí Mádl
Argazkiak: Martin Ziaran (K)
Musika: René Rypar
Antzezleak: Alois Svehlik, Vojtech Dyk, David Svehlik, Adrian Jastraban, Duy Anh Tran, Mary Havranová, Marie Bartalos.
Iraupena: 95 minutu. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin
Song 20 urteko gazte vietnamdarra inozoa izan zen Europan etorkizun hobea izango zuela pentsatzean. Orain, vietnamdar barruti batean Pragan harrapatuta dago marihuana landatzen duten etxe batean, eta esklabo moderno baten bizimodua du. Poliziak zapaldu egingo ditu. Songek, ordea, ihes egingo du, eta hurbil dagoen auzo bateko zabaltzan sartuko da. Rypar jaunak 75 urte ditu. Bikote gazte berri bat joango da Ryparren pareko apartamentura bizitzera. Rypar zabaltzara igoko da eta Song ikusiko du, zutik, zabaltzaren ertzean, negarrez eta salto egiteko prest.
On the Roof Pragan girotuta dago, baina istorio hau erraz gerta zitekeen immigranteak erakartzen dituen eta inoiz ezagutzen ez diren istorioak hartzeko bezain handia den Europako edo Ipar Amerikako edozein hiritan. Teilatuen pean beren biztanleek autogobernatutako mundu txikiak daude.
Saio honetan, Madrilgo Txekiako Zentroko zuzendaria, Stanislav Skoda, izango dugu gurekin.