'Días de luz' bira
18 apirila, igandea
19:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Irufest Producciones S.L.
Pablo Milanés
Pablo Milanés trobalari kubatar ezaguna Baluarten izango dugu Días de Luz bira berriaren baitan. Emanaldian, Milanésen abesti berriak entzuteko aukera izango du ikuslegoak, baita betiko bere arrakastez gozatzeko, besteak beste, El breve espacio, Yolanda, Ya ves o Para vivir. Bere musika bere sustrai kubatarran oinarritua izango da, kitarraren derrigorrezko presentzia baztertu gabe. Milanések sei hamarkada daramatza oholtza gainean. Silvio Rodriguez eta Noel Nicolarekin batera, Troba Kubatar Berriaren erreferente nagusia da.
2005ean bi Latin Grammy lortu zituen, eta, 2015ean, Lifetime Achievement Grammya. Hala eta guztiz ere, ez dio une batean ere eszenatokiei muzin egin, eta musika nahiz poesia sortzen eta abesten jarraitu du azken urte hauetan.