Bakearen aldeko kontzertua
7 apirila, osteguna
19:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia
Paco Damas
'Que a todas las balas se les haga de noche – Poetas en Paz'
Paco Damas 2010ean Bake Kultura Fundazioak Bakearen aldeko musikari eta Spmuda Internacionalek Bakearen aldeko enbaxadore izandatu zuten. Jaengo kantautoreak hogei urtetik gorako musika ibilbidea ondu du; sei disko eman ditu argitara (Once canciones de amor y una reina, Los versos del Quijote, Animal de fondo, Tristes guerras, Que a todas las balas se les haga de noche eta Paco Damas canta a Las Sinsombrero) eta mila kontzertu baino gehiago eskaini ditu Espainian, Latinoamerikan eta Marokon.
Justizia sozialarkein, elkartasunarekin, bake kulturarekin, berdintasunarekin… konpromiso zuzena du eta, bere disko eta kontzertuen bidez, proposamen didaktikoak egiten ditu hezkuntzan eta gizartean orokorrean.
Que a todas las balas se les haga de noche – Poetas en Paz kontzertuan herritarrek parte hartze zuzena izango dute. Paco Damasek berak kontzerturako aukeratutako olerkiak errezitatuko dituzte, batzuk poeta ukrainar eta errusiarrenak. Gainera, oholtzan Pepe Dougan (pianoa), Adri Parker (gitarra akustikoak eta elektrikoak) eta Jairo Samuel (perkusioak) musikariak izango ditu alboan Paco Damasek.