Paloma San Basilio PSB biraren baitan etorriko da Baluartera. Kontzertuaren izenburua abeslariaren inizialak eta emanaldian erabiltzen diren hiru instrumentuak dira: pianoa, saxoa, baxua. Errezitaldian Paloma San Basiliok anglosaxoi jatorriko klasikoak gaztelaniaz abestuko ditu, bai eta bere gai arrakastatsuenak (Juntos, No llores por mí, Argentina, Luna de miel) moldaketa berriekin.