Pamela Hute-ren indie-pop-rock estilo “bihurri” eta “zoragarria” Baluartera dator. Parisko artista honek aurtengo martxoan plazaratu duen Bandit bere bigarren diskoa gurean aurkeztuko du sintetizadoreetan Igor Bolender eta baterian Ernest Lo lagun izango dituela. Emaitza, pop-rock energiaz jositako hamaika abesti, publikoak zuzenean ezagutu ahal izango duen “disko bikain eta alaia”, bere esanetan. Pamela Hute-ren errepertorioak britaniar pop onena gogorarazten du eta grunge ukituak ere baditu; musika independentearen merkaturako soinu-banda ezin hobea. Bere musika-ibilbidearen hasieretan The Mashed Potatoes taldean aritu zen eta 2006an bere izena hartu zuen proiektu finago batean integratu zen. Pamela Huteren aurreneko diskoa Turtles Tales From Overseas izan zen; hamabi abestik osatuta, bertan borroka, banantzea eta minaren kontaketa autobiografikoa eskaintzen du.
PAMELA HUTE - Ahotsa
IGOR BOLENDER - Sintetizadoreak
ERNEST LO - Bateria