Pamplona Negra genero beltzeko nobela eta zinearen Iruñeko jaialdia da. Estatuko jaialdi noir nabarmenenetariko bat bezala finkatuta, laugarren edizio honetan ere pertsonen arteko elkargunea izango da; idazle eta irakurleen artean; gidoigile, zinemagile eta ikuslegoaren artean; sortzaile eta publikoaren artean. Eleberri beltza eta zinema beltza izango ditu ardatz nagusi, baina Noir munduarekin zerikusia duten beste disziplina batzuk ere agerpena izango dute: telesailak, musika, gastronomia, komikia... Urteko genero beltzeko lehen jaialdi honetan Estatuko idazle entzuenetariko batzuk parte hartuko dute. Gainera, programaren baitan hitzaldi eta mahai-inguruak egongo dira; Eleberri Beltzari buruzko Tailerra eta Komiki Gazte Tailerra; solasaldia eta kafea hainbat idazlerekin; lau zine-proiekzio pantaila handiko serial killer beldurgarrienetariko batzuekin, horietako hitzordu batean Nafarroako Orkestra Sinfonikoak musika zuzenean interpretatuko duela; Gastronomia noir eta erakusketa bat.
Informazio gehiago: WWW.PAMPLONANEGRA.COM