Pamplona Negra jaialdiak bost urte bete ditu, literatura eta zinema beltzari eskainitako bost urte, baina baita jende gehienari polizia-ikerketen barrenaldeak hurbiltzeari, noir munduaren bihotz alozak, ikerketak eta benetako prozedurak erakusteari eskainitako bost urte, betiere benetako protagonistek gidatuta. Eleberria eta zinema eskuz esku beste behin, edo, beharbada, inoiz baino gehiago. Eta Frantziako literatura- eta zinematografia-kulturara gerturatzea, hango egile handienetako batek lagunduta. Atzerriko herrialde baten presentzia, edizio honetako berrikuntza zalantzarik gabe, Zinema Beltza zikloaren barnean bi film bikain proiektatuta osatuko da. Intriga, eleberri beltzari buruzko lantegi bat eta kriminologiari eskainitako beste bat, herrialdeko txoko guztietatik iritsitako idazle handiak eta, jakina, Krimena taula gainean atala, galtzea bidegabekeria litzatekeen ezustekoekin. Euskarazko idazleek eta irakurleek ere beren tokia izango dute, gastronomia, literatura paseoak eta erakusketa ikaragarri bat bezala.