Az
1
Ig
5
Al
6
Ar
7
Og
9
Al
20
Ar
21
Og
23
Lr
25
Ig
26
Al
27
Ar
28
Az
29
Og
30
Ol
31
¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Genero beltzaren jaialdia. 'Alde ilunena'
17 urtarrila, ostirala 18:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte

Pamplona Negra


2020an, Pamplona Negra jaialdia alde ilunenean sartuko da, gizakiak bere aurpegi okerrena erakusten duenean. Mendekua, ziberkrimenak, polizia-ustelkeria… Gai horiei heltzen dieten eleberri handiak ditugu, eta haien egileak ezagutuko ditugu elkarrizketa, mintzaldi eta mahai-inguruetan, ziur asko izugarri interesgarriak izango direnetan. Gainera, jaialdiko atal arrakastatsuenetako bat itzuliko da, Krimena taula gainean, krimenaren arloaren alde egiazkoena erakutsiko diguten protagonistekin. Zinema eta gastronomia herrialde gonbidatuaren inguruan ibiliko dira, Ameriketako Estatu Batuak, eta handik etorriko da aurtengo gonbidatu izarra, eleberri beltz onenaren nazioarteko Hammett saria eskuratu berritan. Sariez ari garela, gure gonbidatuek Narratibako Sari Nazionala, Planeta saria eta bi Hammett sari dituzte, beste batzuen artean. Eleberri beltzari eta kriminologiari buruzko lantegi batek, ibilbide antzeztuek Iruñea odoltsuenean eta euskarazko literaturari eskainitako saioak 2020ko Pamplona Negra jaialdiaren paisaia osatuko dute. 


EGITARAUA URTARRILAK 17

16:30-20:00 Rol-Jokoen Tailerra
Miguel Ángel Talharen eskutik (Despertaliako zuzendari eta sortzailea)
CORONA ARETOA. AURRETIKO IZEN EMATEA (50€)

17:00 Kafe beltza (JARDUERA EUSKARAZ IZANGO DA)
Elkarrizketa euskaraz, Miren Gorrotxategiren eskutik
ELKAR LIBURU-DENDA (Comedias kalea, 14)
SARRERA DOAKOA (leku-kopurua bete arte sartu ahal izango da)

18:00 Mahai-ingurua: Aiherkundea
Ibon Martín, Santiago Díaz eta Miguel Aguerralde
Moderatzailea: Katrin Pereda, kazetaria
SARRERA DOAKOA (aretoa bete arte)

19:00 Etenaldia

19:05 USA mintzaldia
Lou Berney eta Carlos Bassas
2018ko eleberri beltza onena nola idatzi
Modera: Susana Rodríguez Lezaun
2018ko Hammett sarien irabazleak, nazioartekoa eta Estatukoa, literaturaz, salmentei buruz, istorioez, tramen inguruan... arituko dira.
SARRERA DOAKOA (aretoa bete arte)

20:00 Sinaduren gunea 
ATONDO NAGUSIA

20:15 Zinema beltza
L.A. Confidential filma proiektatuko da (Curtis Hanson, 1997). BGA
SARRERAK: 3€


Argibide gehiagotarako: WWW.PAMPLONANEGRA.COM

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.