Genero beltzeko jaialdia. 'God save the noir'
24 maiatza, astelehena
16:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Baluarte
Pamplona Negra
Britainia Handia izango da Pamplona Negra jaialdiaren zazpigarren edizio honetako herrialde gonbidatua. Jaialdiak, hain zuzen, ohiz kanpoko eran, egunak aldatu ditu eta maiatzaren 24a eta 29a artean egingo da. Jack Errai-ateratzailea, Sherlock Holmes eta James Bond izango dira jaialdiko gonbidatuetako batzuk; inoiz baino atsegin gehiago emateko eta literatura- eta zinematografia-fikzioaren noir aldean sartzeko erronkarekin heldu zaigun jaialdi honetan, ikus-entzuleei ahalik eta programazio onena eskaintze aldera. Detektibe pribatuek, grafologiaren garrantziak, beste garai batzuetako hiltzaileek eta krimen harrigarrienek espazioa partekatuko dute true crimen-arekin eta benetako kasuen analisiarekin.
Jakina, literaturako izen handiak egongo dira, ahots berriak eta apustu sendoak noir arloan, eta bai literatura-sorkuntzako lantegiak ere, gaztelaniaz eta euskaraz. Zinemak ere bere tokia izango du, Britainia Handiko zinemako bi izenburu handiren proiekzioarekin eta kritika zinematografikoko ahots ospetsuenetako baten bisitarekin. Eta, gainera, Iruñeko eta Iruñerriko liburutegiek eta Iruñeko Liburu Azokak inork galdu ezin dituen lantegiak, mintzaldiak eta mahai-inguruak hartuko dituzte.
EGITARAUA MAIATZAK 24
16:00 Eleberri Beltzaren eta Kriminologiaren Tailerra (euskaraz)
Kerman Arzalluzen eskutik. Mikrofikzio eta umore beltzeko tailerra: krimen artean
18:00 Inaugurazio ofiziala
18:05 Mahai-ingurua. Más allá de la ficción: El true crimen
Graziella Moreno, Antonio Lozano, Manu Marlasca
Moderatzailea: Fernando Hernández
DOAKO SARRERA (aretoa bete arte)
19:00 Etenaldia
19:05 El crimen a escena
Destripando a Jack. Juan Mari Barasorda eta Martín Olmos-en eskutik. NUP-eko antzerki-taldearekin elkarlanean
DOAKO SARRERA (aretoa bete arte)