Iruña Beltza genero beltzeko idazleen (nobelagileak eta gidoilariak) eta publikoaren arteko topaketa da. Baluarten 5 egunez ospatuko den bilgune hau eleberri beltzaren eta zinema beltz espainiarraren gune bilakatuko da ondoz-ondoko bigarren urtez. Bertan genero beltz hurbilenaren aukeren gainean eztabaidatu eta hitz egingo da, bere estiloen, ezaugarrien, xehetasunen, mugen, funtzioen eta bere pertsonaien inguruan baita ere.
EGITARAUA URTARRILAK 19
16.00etan. II Nobela Beltza Tailerra. Alexis Ravelo-ren eskutik. (*) GOLA ARETOA
16.00etan. I Gidoi Beltza Tailerra. Nacho Faerna-ren eskutik. (*) CORONA ARETOA
18.15ean. Hitzaldia. Dolores Redondo. El espectro y el alma en la novela.
Aurkezlea: Maribel Medina.
19.00etan. Atsedenaldia.
19.15ean. El Crimen a Escena.
Literatura-krimen baten eszena. Baztango trilogia. Foru Poliziaren eskutik.
20.15ean. Atsedenaldia.
20.30ean. Espainiar Zine Beltzaren Zikloa.
Asesinato en el comité central (Zuzendaritza eta gidoia: Vicente Aranda. 1982. 110 min.) Sarrerak, 3€ (laister salgai)
(*) Tailerrari buruzko informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko: pamplonanegra@baluarte.com