1981ean, Frans Brüggenek (1934-2014) eta lagun talde batek XVIII. Mendeko Orkestra sortu zuten, hogei herrialdetako berrogeita hamabost musikarik eratuta. Urtean bost alditan, orkestra hori elkartu egiten da bira bat egiteko. Musikari guztiak espezialistak dira XVIII. eta XIX. mendeetako musikan, eta jatorrizko musika-tresnak edo kopia garaikideak jotzen dituzte. Frans Brüggenen musika-ibilbidearen ezaugarrietako bat J.S. Bachen musikaren ulertze sakona izan zen, eta hori helarazi egin zion XVIII. Mendeko Orkestrari; hartara, Bachen musika-egituretara, estilora eta musikaren adierazpen-edukira hobekien hurbiltzen den taldeetako bat da, sentimentalki eta kontzeptualki. Cappella Amsterdam taldeak, Daniel Reuss zuzendari titularrarekin, eta bakarlarien talde gailen batek bere sakontasun eta espiritualtasunarengatik hunkitzen duen Pasio hau interpretatuko duen zerrenda osatuko dute.