La Fuga taldeko abeslari Pedro Razkinek Abre la Muralla zikloan parte hartzearen erronka hartuko du. Emanaldian La Banda Magnética taldeko kidea zeneko hainbat abesti eskainiko ditu, hala nola gustokoen dituen abestiak, Rosendo edo Barricada tokiko taldeenak edo Bon Jovi edo U2 nazioarteko taldeenak. Gai propioak eta bertsioak gau-jai esklusibo hontarako, kontzertuan talde-kide izandako eta egun El Drogas-en gitarrista den Txus Maravá, Tierra Santa taldeko teklista ohia Mikel García Otamendi eta Airam-en laguntza izango duela. Kontzertu esklusiboa eta ezuste askorekin.
Emanaldi hau Baluartek iragan otsailan abian jarritako Abre la Muralla zikloaren lehenengo hitzordua izango da. Kontzertua mugatutako entzule kopuru baten aurrean interpretatuko da, gertuko emanaldi apartan bilakatuz. Ate-irekitzea arratsaldeko 20.00etan izango da eta kontzertua 20.30ean hasiko da. Kontzertua hasi aurretik, eta artistarekin minutu batzuk partekatzen duten bitartean, Bodegas Aroak ardo bat hartzera gonbidatuko du Abre la Muralla zikloko publikoa. Halaber, Baluarteko Kafeak aretoan ipiniko den barra zerbitzatuko du.
* Abre la Muralla zikloko kontzertuekin bat eginez, Alfredo Piedrafita eta Eneko García-ren argazki erakusketa berezia hartuko du Harresiaren Aretoak. Kontzertuen egun berean, 19.00etatik 20.30era bisita daiteke erakusketa eta sarrera librea da.