Zuzendaritza: Calixto Bieito
Moldaera: Calixto Bieito y Pau Miró
Zuzendaritza albokoa: Joan Anton Rechi
Eszenografia: Alfons Flores
Jantziak: Mercé Paloma
Argitzea: Xavi Clot
Soinua: Jordi Ballbé
Zuzendaritza musikala: Javier Gamazo
Aktore zerrenda:
Natalia Dicenta
Rafa Castejón
David Fernández
Javier Gamazo
Chus Herrera
Roberto Quintana
Ignacio Ysasi
Esquilok idatzitako Persiarrak 480 urte Kristo aurretik Salaminako gatazkan Jerjes boteretsuak eta honen gudaroste itzelak herritar grekoek osatzen zuten armada txikiaren esku jasandako porrota kontzatzen du. Calixto Bieitok testu klasiko hau eguneratu du Estatu Batuetako armadak Iraken bizi duen egoera erreferentzia izanik, musika eta antzerki ikuskizun bitxi bat osatuz. Bieitoren ustetan Esquilok herrikide garailearen ikuspegia hartu beharrean menperatutako atzerritarren ikuspegia hartu izanak testua gaurkotu eta biktimekiko hubiltasuna areagotzen du. Zuzendari polemikoak gerren erabilgarritasuna airean jartzen du ikuspegi kritiko batetik aztertua: "Gure Persiarrak-en moldaera Iraken hildako soldadu bati eskeinitako kantu bat da, galdutako gerra baten aienea". Natalia Dicentak Jerjesen amarena egiten du, ikuskizunaren protagonista. Antzezleak, ibilbide profesional eta osaketa musikal tinko batekin, Bieitoren eskutik adierazkortasun itzel baten erakustaldia gauzatzen du.