¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musiketan zikloa
5 urria, ostirala 20:00etan. · -
Antolatzailea: Producciones Serrano

Peter Hammill

Rock progresiboa

Peter Hammill Londresen jaio zen 1948an.  1968an Van der Graaf Generator taldea sortu zuen, Manchesterreko Unibertsitatean ikasten zegoela. Taldeak hamar urtez harritu eta liluratu zituen entzuleak bederatzi diskoren bidez. Taldea desegin egin zen, baina ordurako Peterrek zazpi disko zeuzkan bakarka grabaturik. Disko horietan bere izaera definitu zuen: musikari gartsua, bere eskukoa eta askea musikarekin, bai kantatzeko moduari dagokionez eta bai kantuen hitzen aldetik ere. Haren jarrera horrek eragin handia izan du beste konpositore eta musikari batzuengan.

Harrez gero buru belarri ibili da lanean. Bere burua gehienbat kantuetako hitzen idazletzat hartzen du, baina soinu hutsekin eta orkestrekin lan eginez ere gozatzen du, edo gitarra elektriko baten hiru akorde baino ez erabiliz, edota pianoan baladak joaz. Peterren lan bakoitza —sarritan diskoko kantu bakoitza— aurrekotik nabarmen bereizten da, baina aldi berean kantu guztiek daramate haren marka berezia. Edozelan ere, bi indar dira nagusi haren lan guztietan: musikaganako maitasuna eta errepikapenaren izua. Grabazio “normalez” gainera, Peterrek balleterako, zinerako eta telebistarako musika egin du. The Fall of the House of Usher opera plazaratu zuen 1991n, eta 1999an beste bertsio bat atera zuen, orraztua eta hobetua. Abestietako hitzak ere itzuli ditu beste batzuentzat alemanetik, frantsesetik eta italieratik. Gainera, Peter kontalari, kantari, musikari eta moldatzaile ibili da era askotako artistekin, hala nola Peter Gabriel, The Kronos Quartet, Robert Fripp, David Thomas eta Roger Eno-rekin.

Peter txoratu egiten da zuzeneko emanaldiengatik, eta Europa osoan eta munduko beste leku askotako herrietan jo izan du. Emanaldiotan bakarka nahiz bere taldearekin aritzen da, beti ere bere materialak arakatzen goitik eta behetik zirrikitu berrien bila, atzera nostalgiaz begiratu barik edo kabareterietara jo gabe. Bere ibilbidearen hasiera-hasieratik kontrol artistiko osoa izatea maite izan du, eta pertsona bakar batek egindako grabazioetan aitzindaria izan da (tresna ugariko musika jolea). Ez da harritzekoa, beraz, Peterrek bere grabazio estudioa edukitzea, eta 1991z geroztik bere diskoetxea izatea, Fie! izenekoa.

2003-ko Abenduarn infartu bat sufritu zuen. Bere gogoeta idazteko, grabatu eta zuzenekoetarako ez da batere murriztu gertaera honen ostean. Peter Hammill-ek mantentzen du, askoz ere garrantzitsuagoa dela prestakuntza, adimena eta pasioa musikara aplikatzea arrakasta komertsiala bilatzea baino.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.