2020-2021 Baluarte Cámara Programa
21 apirila, asteazkena
20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Piazzolla Alberdi
Iñaki Alberdi Ensemblea
Iñaki Alberdik (1973), akordeoia jotzean, tradizio bikoitza jasotzen du: sorterri duen Euskadikoa, bertako folklore aberatsa baliatuz, eta beren lanetarako akordeoian instrumentu adierazgarria, misteriotsua eta oso moldakorra aurkitu duten musikagile garaikideen sorta handi batena.
Kontzertu honen bidez, familia bereko bi instrumentuen arteko ezkontza proposatzen du, Argentinako konpositorearen ganberako talderako ekoizpeneko pieza enblematikoenetako batzuetan ibilbidea eginez.
Tangoaren berriztatzearengatik eta estilizazioarengatik mundu osoan txalotua izatearen eta sorterri zuen Argentinako “tangozale” zahar eta ortodoxoenek mespretxatzearen kontraesan ikaragarriarekin bizi izan zen Astor Piazzolla (1921-1992). Bere estiloaren jatorria txikitatik bandoneonarekiko izan zuen pasioa izan zen.
“Entzulearekin komunikatzeko daukadan tresna eraginkorrena eta indartsuena da Piazzollaren musika-hizkuntza. Komunikatzeko era naturala eta organikoa da, bai soinu-espektroarengatik bai eta tarte dinamikoarengatik ere. Piazzollaren indar guztia interprete gisa dudan zerizanarekin konektatzen da zuzenean” (I. Alberdi)
IÑAKI ALBERDI ENSEMBLE
Iñaki Alberdi, akordeoia
Enekoitz Martínez, biolina
Àlex Garrobé, gitarra klasikoa
Gonzalo Tejada, kontrabaxua