PICA PICA haur taldea Baluartera ikuskizun berriarekin itzuliko da: El Patio de Mi Casa, konpainiak 2011n Madrilen debutatu zuen musikal dibertigarria. PICA PICA taldearen lagun urduriak -Nacho Bombín, Emi Bombón eta Belén Pelo de Oro- patio bereko bizilagunak dira eta bertan milaka abentura biziko dituzte. Ikuskizuna gurasoek eta aitona-amonek ere gozatuko dute, eta pilota, eskujokoak, konba, goma, trabalengak, erretolikak eta abar gogoratuko dituzte. Pica-Pica taldearen ezaugarri diren umorea eta komikotasuna izango dira ikuskizunaren haria.