1947an Giorgio Strehler-ek Milanen “teatro txiki bat” (piccolo teatro) sortu zuen. Honek antzerkia zerbitzu publiko bezala ulertzeko era berria adierazten zuen eta laister Europako antzerki berriaren erreferentzia nagusi bilakatu zen. Egun italiar antzerki konpainiarik hoberena da Piccolo, eta Europa mailan onenetarikoa Parisko Comédie Française, Londreseko Royal Shakespeare Company eta Berlingo Berliner Ensemble-rekin batera. Sekulako jazoera da Baluartera konpainia hau etortzea, eta are gehiago Carlo Goldoniren komedia bat ekartzea. Goldonik arte komediaren pertsonaiekin italiar antzerkia goitik behera aldatu zuen XVIII. mendean. Trilogia della villeggiatura (Udaldiaren trilogia) egungo italiar zine eta antzerkian erreferente bat den Toni Servillok zuzendu eta protagonizatzen du. Aktore napoliarrak Gomorra eta El divo filmetan protagonista izan da eta 2008an Venecia eta Cannes-eko zinemaldiek saritu zuten.
Zuzendaritza eta moldaketa: Toni Servillo
Eszenografia: Carlo Sala
Jantziak: Ortensia De Francesco
Iluminazio diseinua: Pasquale Mari
Aktoreak: Toni Servillo, Andrea Renzi, Francesco Paglino, Rocco Giordano, Eva Cambiale, Paolo Graziosi, Tommaso Ragno, Anna Della Rosa, Chiara Baffi, Gigio Morra, Salvatore Cantalupo, Betti Pedrazzi, Mariella Lo Sardo, Giulia Pica, Marco D’Amore
(* Ikuskizuna italieraz eskainiko da eta gaztelaniaz izanen ditu gaintutuluak)
Iraupena: 2 ordu eta 55 minutu (atsedenaldia barne)