Az
1
Og
2
Al
6
Az
8
Az
15
Og
16
Ol
17
Al
20
Ar
21
Lr
25
Al
27
Ar
28
¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Antolatzailea: Iruñeko Udala
29 azaroa, asteazkena 16:00etan. · Areto Nagusia

Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Borobilean

Haur-ikuskizuna euskaraz
Eguna esnatuaz batera, etxean hasi eta eskolan jarraitu, lagunartean eta kalean gero, elkarren arteko harremanak harilkatzen dira etengabe bizikidetasunaren amaraunean. Oraingoan pailazoek galdera egingo diote euren buruari: Nork agintzen du etxean? Nork eskolan? Eta kalean? Lagunartean?
 
Gosalorduan hasten dira komunerako bisitak. Pijamak erantzi eta arropak jantzi, Lagun txakurra paseatu, hamaiketakoa prestatu eta badoaz pailazoak eskolara lagunbusean. Marimori, baina, berandutu egin zaio. Ulerkorra eta maitakorra da Maribel andereñoa, mundua ikasgela bihurtzen diena, ez hala Jeronimo, pailazoen bizilagun erretxina. Umeei purrustadaka ari zaie beti eta pailazoek uste dute ez dela pozik bizi. Jeronimok lainoa beti beltz ikusten du. Oraingoan, ordea, aldamenean keinuka den ostadarraren printzak ikusaraziko dizkiote gure lagunek
 
Borobilean eseriko dira denak, begiak eta bihotzak elkarri begira: Arauak ezarri, ardurak hartu eta banatu, antolatu, nork bere lekua hartu, pozak, minak eta desirak elkarri kontatu, errespetua landu, elkar ulertzen saiatu, erabakiak hartu… Eman, jaso eta moldatu, bizikidetzaren sokatan funanbulista bihurraraziko gaituzte denok pailazoek.


Pertsona guztiek sarrera izan behar dute

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.