Eszenatokiaren gainean, Bertín Osborne eta Paco Arévalo, “anaia berdin-berdinak”, oraingo honetan Por humor al arte ikuskizuna aurkeztuz. Oso emanaldi dibertigarria da, eta, bertan, abestiak kantatzen dira zuzenean, esamesak eta nahaspilak sortzen dira, ustekabeko egoerak daude eta sorpresa ugari baita ere. Mellizos: Por humor al arte alaitasunez eta naturaltasunez betetako ikuskizuna da. Bertan, hainbat gairi buruzko bakarrizketak, umorea eta kantuak uztartzen dira, eta gidoiak inprobisazio-une gogoangarriak eskaintzen ditu, publikoaren gozamen beterako.