¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Baluarte Fundazioaren Denboraldia
10 maiatza, asteazkena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Pragako Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Pietari Inkinen
Ehun urte betetzear dagoen Pragako Sinfonika Europako orkestra garrantzitsuenetariko bat da. Baluartera bere zuzendari titular Pietari Inkinen finlandiar biolinista gaztearekin dator. Emanaldian Pablo Sarasateren espiritua Baluarten izango da. “Atzo Sarasate biziki gogoan nuela, jotzeko berak zuen arte zoragarria burura berriz etorri zitzaidan. Bat-batean eroaldia eta gauean ia Eskoziar fantasia-ren erdia idatzi nuen”, Max Bruch-ek aitortu zuen. Izan ere, Sarasatek bere garaiko musikagileak inspiratu eta berotzen zituen. Zehazki, 1999an Pablo Sarasate Lehiaketaren Lehen Saria eskuratu zuen Mikhail Ovrutsky amerikarra izango da Bruch-en Fantasia (1879) interpretatuko duena. Aurretik, Pablo Sarasateren garaikide “zehatza” den Edvard Grieg norvegiarraren musikarekin hasiko da programa. Bere 1. Suite op. 46 orkestra, soprano eta korurako musika eszenikoa da, musikagileak Henrik Ibsen bere herrikide dramagileak idatzitako Peer Gynt obrarako 1875 urtean konposatu zuena. Bigarren atalean, kontzertuak Finlandiara egingo du hegan, bertan Pragako Orkestrak Sibelius-en 1. Sinfonia Mi minorrean eskainiko du; tragedia heroikoa eta mitologikoa, errusiar zapalkuntzaren eta finlandiar herriaren askatasun irrikaren erakusgarri.
 
 
PROGRAMA

I. Atala
 
Edvard Grieg (1843-1907) 
Peer Gynt,  Suite nº 1, Op. 46          15’

Max Bruch (1838-1920)
Biolin eta orkestrarako Eskoziar fantasia, Op. 46          30’
 
II. Atala
 
Jean Sibelius (1865-1957)
1. Sinfonia, Mi minorrean, Op. 39          40'
 
 
Pragako FOK Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Pietari Inkinen
Bakarlaria: Mikhail Ovrutsky, biolina
 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.