Baluarte Fundazioaren Denboraldia
18 otsaila, larunbata
18:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Priscilla, basamortuko erregina
Musikala garai guztietako abesti dantzatuenekin
Oscar batekin saritutako filman oinarrituta, Priscilla musikalak elkarrekin australiar basamortutik Priscilla izeneko autobusez bidaia egiten duten hiru artista drag ditu protagonista. Hiruek maitasuna, adiskidetasuna eta batez ere zoriontasunaren bila egiten dute bidaia zoragarria eta dibertigarria. Musikalak, garai guztietako musika disko entzutetsuena eta dantzatuena biltzen du, Madonna, Tina Turner edo Gloria Gaynor abeslarien gaiekin: besteak beste, I will survive, Don't leave me this way, Go West, Shake your groove thing, I love the nightlife edo It's raining mankantak eskainiko dituzte. Gurean ikusi ahalko den Priscilla Londresen estreinatutako ekoizpen bera da: oholtza gainean 40 artista, 500 jantzi, 200 ileorde eta erabat errobotizatutako benetako autobus bat. Oscar, Tony eta Olivier sarien irabazlea, eta Espainian 2015eko Musikal Onena bezala hautatua Broadway World Sarietan, Priscilla 3,5 milioi ikuslek gozatu dute jada Broadwayn, Londresen, Sidneyn, Stockholmen, Toronton, Italian, Buenos Airesen eta Madrilen; azken honetan, 510 emanaldi eskaini zituen eta osotara 400.000 ikusle baina gehiagok txalotu zuten azkeneko bi denboraldietan. Erabateko ikuskizuna, esperientzia zoriontsu eta ahaztezina.
Zuzendaritza: Simon PhillipsKoreografia: Ross Coleman y Andy Hallsworth
Orkestrazioak: Stephen Murphy y Charlie Hull
Musika-moldaletak eta gainbegiratzea: Stephen Murphy
Jantzien diseinua: Tim Chappel y Lizzy Gardiner
Argiztapenaren diseinua: Carlos Torrijos
Soinuaren diseinua: Gaston Briski
Makillajearen diseinua: Cassie Hanlon
Musika-zuzendaritza: Manu Guix
Espainiar egokitzapenaren zuzendaritza artistikoa: Ángel Llácer
* IRAUPENA: 2 ORDU ETA 30 MINUTU (atsedenaldia barne)