Telesailaren proiekzioa
14 iraila, asteartea
21:45etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Inside Content
Proiekzioa 'Ana Tramel: El juego'
Jokoaren mundua ardatz duen thriller judizialaren aurkezpena eta 1. kapituluaren proiekzioa. Nafarroan filmatutako germaniar-espainiar koprodukzioa. Roberto Santiago idazlearen izen bereko eleberrian dago oinarrituta telesaila, eta Santiago bera da gidoilarietako bat, Angela Armerorekin batera.
Emakumezko abokatu bat da istorioaren protagonista (Maribel Verduk jokatuko du). Anaiaren dei bat jasoko du, kasino baten zuzendaria hiltzea leporatu baitiote. Abokatuak jokoaren industriaren inguruan eratu diren zenbait sare eta trama ikertu beharko ditu handik aurrera. Aktoreen artean, Unax Ugalde eta Natalia Verbeke daude.