GOLEk Pucciniren Tosca opera handia aurkezten du. Italiar verismoaren adierazgarri nagusitzat hartua, aria eder eta bere musikaren indar eta pasioagatik nabarmentzen da Tosca. Bere indar dramatikoak pucciniar opera txundigarrienean bilakatzen du. Erdiantzeztutako bertsioan aurkezten da opera, lehen lerroko banaketarekin; besteak beste, Tosca-ren paperean Carmen Solís sopranoa egonen da, Cavaradossi-renean José Ferrero tenorea eta Scarpia maltzurraren rola Christopher Robertson baritonoak eginen du. Hauekin batera Olsztyn Philarmonic Orchestra, GOLEko "Premier Ensemble" Korua eta "Leioa Kantika Korala" Haur Koru bizkaitarra egonen dira, Piotr Sulkowski zuzendariaren batutapean. Eszena zuzendaritza Lander Iglesias-en kargu egongo da.
Tosca: Carmen Solís (sopranoa)
Cavaradossi: José Ferrero (tenorea)
Scarpia: Christopher Robertson (baritonoa)
Angelotti: Javier Borda (baxua)
Spoletta: Vicenç Esteve (tenorea)
Sacristán: Fernando Latorre (baxua)
GOLEko "Premier Ensemble" Korua
Koru zuzendaritza: Jordi Freixa
"Leioa Kantika Korala" Haur Korua
Olsztyn Philarmonic Orchestra
Musika zuzendaritza: Piotr Sulkowski
Eszena zuzendaritza: Lander Iglesias
Koprodukzioa: AGAO-AMAK