Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren 15. edizioa
17 martxoa, asteazkena
11:00etan. · Besteak
Antolatzailea:
NICDO. Sustatzailea: Nafarroako Gobernua
Punto de Vista Jaialdia
Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren XV. edizioak Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioan izango du egoitza nagusia ondoz-ondoko zazpigarren urtez. Garbiñe Ortegaren hirugarren edizioa izango da lehiaketaren zuzendari artistiko gisa. Mundu guztiko produkzioek elkarren artean lehiatzen dute bakoitzak errealitatea jasotzeko duen ikuspuntu propiotik: Adierazpide independente era sozialki beharrezkoarena, hain zuzen ere. Atal ofizialean, beraz, nazioarteko dokumental ugari aurkezten dira, egun-egungoak gainera. Atal ofiziala ez-fikziozko zinema garaikidearen estilo eta erregistroen sorta zabal bati irekita dago. Aurreko denboraldiko onena erakusteaz gain, etorkizuneko apustu interesgarrienetako batzuk proposatzen ditu Punto de Vista Jaialdiak.
PROGRAMA MARTXOAK 17
11:00 Bulevar Aretoa
Punto de Vista Labs - Elkarrizketak: Alex Horwath eta María Palacios Cruz
12:00 Ganbera Aretoa
Atal ofiziala - 6. Programa
16:00 Ganbera Aretoa
Saio berezia: Nicole Brenez - 1. Programa
16:00 Gola Aretoa
Dokbizia: Oier Etxeberria
16:30 Corona Aretoa
Atzera begiradak: Nancy Holt - 1. Programa
19:30 Ganbera Aretoa
Atal ofiziala - 7. Programa