Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren XII. edizioa, ondoz-ondoko laugarren urtez, Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa izango du egoitza nagusia. Garbiñe Ortegaren lehen edizioa izango da lehiaketaren zuzendari artistiko gisa, iazko apirilean hautatua izan ondoren. Mundu guztiko produkzioek elkarren artean lehiatzen dute, bakoitzak errealitatea jasotzeko duen ikuspuntu propiotik: Adierazpide independente era sozialki beharrezkoarena, hain zuzen ere. Atal ofizialean, beraz, nazioarteko dokumental ugari aurkezten dira, egun-egungoak gainera.Atal ofiziala ez-fikziozko zinema garaikidearen estilo eta erregistroen sorta zabal bati irekita dago. Egutegiko lehenengo hitzordu zinematografikoetako bat da. Aurreko denboraldiko onena erakusteaz gain, etorkizuneko apustu interesgarrienetako batzuk proposatzen ditu.
PROGRAMA MARTXOAK 10