Baluarte Fundazioa 2019/2020 Denboraldia
8 abendua, igandea
19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Quorum Ballet
Saudade/Back to fado
Portugalgo Dantza Garaikideko Talde Onenaren saria jaso zuenean, Quorum Ballet taldeak ikusi zuen dantza garaikideko errepertorioa duen talde bat auzo-herrialdean sendotzeko bere helburua aitortzen zela. 2005ean sortu zuen Daniel Cardoso taldearen zuzendari artistikoak, koreografo egoiliarrak eta dantzariak, eta 50 ekoizpenetik gora sortu ditu, haien artean haurrentzako eta gazteentzako lan koreografikoak. Saudade nostalgia da, malenkonia, urrun dauden pertsonen edo gauzen oroitzapena; beste hizkuntza batzuetara itzultzen zaila den hitza eta sakon errotua portugaldar herriaren bihotzean, joateko bokazioa edo beharra izan zuen herri horren bihotzean. Saudade lanaren asmoa jatorrira itzultzea da, sentimenen, oinaze-zatien, alaitasunaren, bakardadearen, laguntasunaren, babesgabetasunaren eta maitasunaren nahasketa batekin. Lagun egiteko, zuzenean ariko da Portugalgo gitarra eta Joana Meloren ahotsa.
Koreografia: Daniel Cardoso
Moldaketa eta musika-egokitzapena: André Santos
Eszenaratzea: Daniel Cardoso y Hugo Matos
Argiztapena: Daniel Cardoso
Jantzien eratzea eta diseinua: Nuno Gama
Jantzien gauzatzea: Helena Pereira
Dantzariak: Beatriz Graterol, Cola Ho, Fernando Queiroz, Filipe Narciso, Inês Godinho, Margarida Carvalho y Upock Qauqavan
Ahotsa: Joana Melo
Portugaldar Gitarra: Luís Coelho
Kontrabaxua: Sofia Neide
Biola: André Santos
IRAUPENA: I. Atala: 50’ /atsedenaldia/ II. Atala: 30’