Espainian milioi erdi pertsonek gozatu zuten Symphonic Rhapsody Of QUEEN ikuskizunaren sortzaileen eskutik, 2020an Baluartera Rhapsody of Queen izenburuko emanaldi berria helduko da, Queen talde entzutetsuaren eta Freddie Mercury beraren abesti famatuekin. Rhapsody of Queen ekoizpen musikal berria da, nazioarteko lau abeslarirekin eta rock talde handi batekin. Liverpooleko musika talde ezagunaren arrakasta nabarmenenak interpretatuko dituzte elkarrekin, besteak beste, Somebody To Love, I Want To Break Free, Radio Ga Ga, We Are The Champions edo The Show Must Go On entzun ahalko dira, ia hiru orduz zuzeneko kontzertu batean. Muntaketa ikusgarria izango du emanaldi honek, pantaila ezberdinekin eta proiekzioekin.
IRAUPENA: 80 MIN. -atsedenaldia- 60 MIN.