¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Brno-ko Antzoki Nazionalaren Operako bakarlari, koru eta orkestra
23 azaroa, larunbata 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Richard Wagner-en 'El holandés errante'

Opera kontzertu bertsioan

El holandés errante (Dresde, 1843) Bayreuth-eko Jaialdian antzeztutako Richard Wagner-en lehenengo opera da. Gaur egun nazioarteko errepertorioko opera entzutetsuenetariko bat izaten jarraitzen du: 2005-2010 denboraldian, ehun opera antzeztuenetarikoen artean 25. postuan ageri da, alemanieraz eskaintzen direnen artean bigarrena izanik eta Wagner-en lehena. Opera honek ozeanoetan zehar hara-hona ibiltzera zigortutako eta emakume leialaren maitasunagatik soilik aska daitekeen nabigatzailearen historia kontatzen du. El holandés errante Brno-ko Antzoki Nazionalaren Operako orkestra eta koruaren eskutik helduko da Baluartera, Txekiar Errepublikako garrantzitsuena. Bertan Janacek, Martinu, Moussorgski, Rimsky-Korsakov, Prokofiev, etabarren opera eta balletak estreinatu dira. Txekiar herriaren musikarekiko zaletasuna gainontzeko munduan ez du parerik. Adibide gisa, 1998 urtean Brno-ko Operan 200 emanaldi baino gehiago izan zituen Verdi-ren Nabucco. Espiritu, kalitate eta historia hori Wagner-en jaiotzaren berrehungarren urteurrena ospatzeko helduko dira Baluartera.

Aktore-zerrenda
Johannes Schwärsky     El holandés errante
Maida Hundeling     Senta
Ivan Choupenitch     Eric
Jitka Zerhauová     María
Jevhen Shokalo     Daland
Petr Levícek     El timonel
 
Brno-ko Antzoki Nazionalaren Operako orkestra eta korua
Musika-koruko zuzendaria: Jakub Klecker
Koruko zuzendaria: Josef Pancík

Donostiako Kursaal Fundazioarekin koprodukzioan


* Iraupena: I. Atala: 53' –atsedenaldia– II. Atala: 55' eta III. Atala: 28'

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.