Zeinek ez du bere burua inoiz Mantuako Duke sentitu edo La donna è mobile abestu? Heldu den martxoan aria ezagun hau entzuteko aukera izango dugu Antonio Gandía tenorearen ahotsan, ekoizpenean Carlos Almaguer (Rigoletto) baritonoak eta Sabina Puértolas (Gilda) sopranoak ere parte hartzen dutela. Orkestra-pezoian, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Marco Guidarini maisuaren zuzendaritzapean. Rigoletto Veneziako La Fenize Antzokian estreinatu zen 1851an eta bere egile Giuseppe Verdi-ren obra entzutetsuena izateaz gain, opera-errepertorioko izenburu ezagunenen artean dago. Víctor Hugo-ren Le roi s'amuse obran oinarritua, zentsurarekin arazoak izan zituen “gordin eta ezmorala”-tzat hartzen zuelako; horregatik Verdi-k hasierako errege maila dukera txikitu behar izan zuen. Operak estreinaldi egunean lortutako arrakasta gaur egun ere bizi du. Baluarten ikusiko dugun bertsioa Lausanneko Operaren ekoizpena da.
Ekoizpena: Opéra de Lausanne, Opéra de Marseille, Opéra-Théâtre d’Avignon et des Pays de Vaucluse, Syndicat Mixte Angers Nantes Opéra
Musika zuzendaritza: Marco Guidarini
Eszena zuzendaritza: Arnaud Bernard
Stefano Trespidi-k gauzatua
Aktore-zerrenda: Sabina Puértolas (Gilda), Carlos Almaguer (Rigoletto) eta Antonio Gandía (Mantuako Dukea)
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
VIDEO