Baluarte Fundazioa 2019/2020 Denboraldia
18 apirila, larunbata
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Rodelinda, Haendelena (opera kontzertuan)
The English Concert
KONTZERTUA ATZERATZEN DA
Estatu mailan alarma-egoeraren luzapena eta osasun publikoko larrialdia dela-eta, Baluarte Fundazioaren 2019/20 Denboraldiaren baitan
Rodelinda izenburupean Areto Nagusian apirilaren 18an iragarrita zegoen kontzertua atzeratzen da (data berria oraindik erabaki gabe dago).
Baluarte Fundazioaren Denboraldiko harpidunei zer egin esango zaie. Txartel solteak erosi zituzten pertsonek, nahi izanez gero, erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango dute. Internet bidez erositako sarreren itzulketa egiteko,
baluarte@baluarte.com helbidera email bat bidali beharra dago sarreraren zenbakia atxikituz. Eta txartel-leihatilaren kasuan, Baluartek ateak berriz zabaltzen dituenean.
Rodelinda Haendelek Londresen egin zuen etapako opera distiratsuentzat jotzen da, eta XVIII. mendearen lehen hereneko opera serioaren espiritua hobekien sintetizatzen duten lanetako bat da. Maitasun- eta botere-bilbea, handinahia eta izaera desberdinak, Haendelen opera apartenetako bat da, musikagilearen inspirazio bikaina darien orrialdeak dituena. Ez dira hainbeste urte opera barrokoak agertoki lirikoetan berrikuntza izateari utzi zionetik. New Yorkeko METen ez zen 2004a arte eman eta, hain zuzen, Harry Bicket arduratu zen lehen emanaldia zuzentzeaz. Oraingo honetan, talde barroko onenetako baten buru etorriko da, The English Concert, eta lehen mailako bakarlarien zerrenda baten buru. Hurrengo hitzorduak Londresko Barbicanen eta New Yorkeko Carnegie Hallen izango dira.
The English Concert
Rodelinda: Lucy Crowe
Bertarido: Iestyn Davies
Grimoaldo: Joshua Ellicott
Eduige: Jess Dandy
Garibaldo: Brandon Cedel
Onolfo: Roth Costanzo
Zuzendaria: Harry Bicket
Baluarte Fundazioaren lirika-denboraldia