Rosana abeslari eta musikagile kanariarrak Etxean bezala ikuskizunean proposamen intimistarekin bere errepertorioa biluztuko du. Bere gitarraren laguntzarekin, Rosanak bere etxeko egongela Baluarteko Areto Nagusira eramango du (sofa bat, besaulkia, zutikako lanpara, kandela, argazki-markoa eta mahai bat), emanaldian musika benetako protagonista izan dadila. Kontzertu intimista eta natural honetan, kantautoreak bere abesti onenen hautaketa publikoarekin partekatuko du.
Bere karreraren hasieratik, Rosanak 6 milioi kopia baino gehiago saldu ditu. Orain arte, bere lanak Lunas rotas (1996), Luna nueva (1998), Rosana (2001), Marca Registrada (2003), Magia (2005) eta A las buenas y a las malas (2009) izan dira.
* CAN-eko bezeroa bazara eta CAN-eko txartelarekin ordaintzen baduzu, txartel-leihatilan edo 948 066 060 telefonora deituz beherapenak lor ditzakezu