La Pamplonesa Musika Bandaren 95. urteurrena dela eta, Baluartek San Fermin jaietan oinarritutako ikuskizuna hartuko du. Emanaldi berezi honetan, La Pamplonesa, udal-talde artistiko ezberdinekin batera (Erraldoien konpartsa, txistulariak, dantzariak, gaiteroak...), festaren ekitaldi adierazgarrienen eta hunkigarrienen ikuspegia hamaika mugimendutan eskainiko du. Ikuskizunean musika, dantza eta ikus-entzunezko edukia nahastuko dira.