EUSKAL FESTA SANFERMINETAKO OSTIRALEAN
12 uztaila, ostirala
14:00etan. · Erakusketa aretoak
Antolatzailea:
Angel Mariezkurrena
San Fermin Kantu Zaharren Bazkaria
Kantu zaharrak eta euskal kantak abestea maite dutenek batez ere, baina baita euskal folklorea eta kultura gustoko dutenek, urteko hitzordua izango dute Sanferminetan Baluarten ospatuko den San Fermin Kantu Zaharren Bazkarian. 14.00etan hasita, tradiziozko euskal festa den honetan, nafar gastronomia eta upategiak dastatzeko aukera egonen da. Eta bazkalondoan, kantu zaharrak kantatzen ariko dira partaideak banatuko den kantu zaharrekin egindako liburuxkekin. Gainera, hitzorduan artista gonbidatuak izango dira, abeslariak, dantzariak, erraldoiak, joaldunak eta abar.