Sara Baras eszenatokietara itzultzen da eta handitasunez egiten du: 2012an Cadiz-eko Konstituzioaren aldarrikapenaren berrehungarren urteurrena ospatuko duen ikuskizun berri batekin, La Pepa. Dramagintza flamenko hau La Pepa-ren Kadiz-a (1810-1812) erakusten duten irudietan, gerraren lazturan, bere herriko edertasunean, munduarentzat konstituzio historiko bat eratzeko garrantzian oinarritzen da; eragina, itxaropena, alaitasuna, bizitzeko gogoa eta askatasuna. Eszenaratzeak zerrenda artistiko eta koreografiko handia dauka eta Sara Baras-en ekoizpen guztietan bezalaxe nabarmentzekoak dira musika, eszenografia eta jantzi apartak. Sara Baras-en lanaren profesionaltasuna eta dotoretasuna goretsi ahal dugu, bere arteari buruz asko esan genezake, baina batez ere aholku bat eman dezakegu: etzazue ikuskizun hau galdu!
Eszena zuzendaritza eta koreografia: Sara Baras
Musika: Keko Baldomero
Proiekzioak: Matt Kinley