Sarasate Live! jaialdiaren Sarasate Abierto programaren baitan Baluartera Ploc, Ploc...PLIK ikuskizuna dator. Pasadas las 4 antzerki taldeak 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat bereziki sortutako ikuskizuna da; A. Piazzolla, C. Debussy, J. Offenbach edo Boccheriniren partiturak Kongoko doinu tradizional batekin edo perkusioak, flauta eta harpak sortutako inprobisazioarekin uztartuz, haurrek ezaguna duten elementu baten unibertsoan murgiltzen da, uraren unibertsoan, alegia. Haurtxo zein lagun dituzten helduak eszenatokian kokaturik, guztiak izango dira ikuskizunaren zati: antzerkia eta musika bat eginik, kantuan, dantzan, aniztasunezko ur tanten erritmora haurrek musika bereganatu eta gozatzeko. Kontzertu honen helburua musikaren bidez giza-adimena osatzen duten alor guztien garapena bultzatzea da: musika eta bere lengoaia, mezua, poetika zein ingurunearekin harreman zuzenak finkatzea, sormen-akzio zein pentsamendurako gaitasunak garatzea, sentsibilitatea eta sentimendua hezitzea, balioetan hezitzea, maila pertzeptiboen garapen fisikoa bultzatzea eta abar.