¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
'30… y tanto' bira
31 urria, larunbata 20:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Promociones Musicales Get In

Sergio Dalma


KONTZERTUA ATZERATZEN DA

COVID-19ren hedapenaren eta Gobernuak ezarritako alarma-egoeraren ondorioz, Sergio Dalma abeslariaren kontzertua 2021eko urriaren 9ra (20:30ean) atzeratzea erabaki du abeslariak berak eta sustatzaileak, egun "kontzertu jendetsuak ospatzea ezinezkoa delako".

Aurtengo emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute. Halere, erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa abian da jada. Sarrerak internet bidez eskuratu eta itzuli nahi dituztenek baluarte@baluarte.com helbidera email bat bidali beharko dute eserlekuen kokalekua adieraziz. Baluarteko leihatiletan erositako sarreren kasuan, txarteldegian bertan sarrerak erakutsiz dirua bueltan eskuratu ahal izango da.
 

 
Sergio Dalmak eszenatokietan hiru hamarkada 30… y tanto birarekin ospatzen ditu, bere ibilbide musikala ikuspegi berri batetik hausnartzen duen proiektua. Zehazki, Baluarten eskainiko duen emanaldian Dalmak berak aukeratutako klasiko arrakastatsuenetatik abiatuta, bertsio berrituak aurkeztuko ditu, haien artean Bailar Pegados edo Solo para ti kantak.
 

Dalmak 1989an eman zuen bere burua ezagutzera Esa Chica es Mía diskoarekin, Platino Diskoa izatera ailegatu zena. Geroztik salmenta errekorrak behin eta berriro hautsi ditu bere musika ibilbidean 4 milioi disko baino gehiago salduz. 30 urte hauek arrakasta ikonikoez eta disko ahaztezinez josita daude.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.