Bikote harremanetan sexuak duen garrantzia azaltzen du Sexos-ek, amodio-kontuen antzerki-komedia. 40 urtetik gertu dauden 5 pertsonen ase-gabeko sexu-grinaz, desleialtasunaz, gurutzatutako bizitzez eta frustrazioez hitz egiten du obrak: egoera sentimental ezberdinak zeharkatzen dituzten bi bikote eta maitasuna aurkitu nahi eta ezin duen emakume ezkongabe bat. Pepón Nieto, Adriana Ozores, Federico Celada, Neus Sanz eta Anabel Alonso aktoreek Alberto, Cristina, Martín, Isabel eta Maiterena egiten dute; ez duten zerbait jarraitzen duten bost pertsonaia. Zazpi ate eta bi eskailera eszenografia xumean azalduko diren elementu bakarrak izango dira, istorio honi zinematografia-itxura emanez.
Aktoreak: Anabel Alonso, Pepón Nieto, Adriana Ozores, Neus Sanz eta Federico Celada
*Iraupena: Ordu bat eta 40 minutu