Shaila Dúrcal 2007ko ezuste musikala izan da. Recordando titulua daraman diskak salmenta-zerrendaren postu gorena lortu zuen kalera irten bezain laister eta bi astetan 40.000 ale baino gehiago saldu eta Urrezko Diska bihurtu zen. Rocío Durcal eta Antonio Morales Júnior, espainiako musikaren bi izen propioren alaba izanik, 27 urteko madrildarra abeslari goiztiarra izan zen. 12 urterekin "Noches de gala" telebista saioan egin zuen debuta. Horren ostean Madrilera abiatu zen kantua ikastera eta 17 urterekin bere amarekin korista moduan lanean hasi zen, artistaren lanbide zaila ikasiz. Europa eta Estatu Batuetan zehar ibili ondoren, Mexikon gelditu zen profesionalki hazitzen jarraitzeko.
Joan den urtean Shailak bere amari homenaldi bat egin nahi izan zion, eta Rocío Dúrcalen 10 abesti aukeratu zituen Recordando lana grabatzeko. Lan horretan zebilela, Rocío Dúrcal hil egin zen, baina Shailak lanarekin jarraitu eta sekulako ahots garbi eta indartsua zuen emakumeari eginiko homenaldia burutu zuen. Recordandok 12 abesti jasotzen ditu. Hauetariko 10 Rocío Dúrcalek abestu zituenak dira: No sirvo para estar sin ti, Volver a verte, Déjame vivir, Amor eterno, Si yo tuviera rosas, Como tu mujer, Jamás me cansaré de ti, Tarde, No lastimes más eta Costumbres. Beste biak (Vuélvete la luna, diskaren lehenbiziko single-a, eta Por ti) Jorge Avendañok eta Mariano Pérezek, diskaren produktoreek Shailarentzat espresuki eginiko abestiak dira. "Oso une zailan egin zidaten opari ederrak dira. Nire amari eskeinitak daude", esan zuen Shaila Dúrcalek.