Silfidea XIX. mendeko ballet garrantzitsuenetariko bat da eta ballet erromantikoaren obra gorena. 1832an Parisko Operan estreinatu zuten Herman Lovenskjold-en musika eta Filippo Taglioni-ren koreografiarekin. Azkeneko honek bere alaba Marie Taglioni dantzari entzutetsuaren ezaugarrien arabera gauzatu zuen koreografia; Taglionik lehenegoz oin puntaren gainean dantzatu zuen eta dantzaren aro erromantikoaren hasiera eta ballerina-ren irudiaren gorentasuna markatu zuen. Maitasun eskuragaitzaren ikurra den eter-silfide batekin maitemintzen den eskoziar gazte baten historia tragikoa kontatzen du Adolphe Nourrit-ek sortutako argumentu originalak. Ballet hau pasioz beteriko obra da, bertan eskoziarrak, silfideak eta sorginak daudela. Dantza konpainia aktiboenen errepertorioan dago Silfidea, Minsk-eko Antzoki Handiko Balletaren kasu, 1933an sortua eta Bielorrusiako hiriburuaren Opera Antzokiari lotua.
EGITARAUA
La Sílfide
Musika: Herman Lovenskjold
Koreografia: August Bournonville
Ballet maisua: Nikita Dolgushin
* Iraupena: I. Atala: 33' –atsedenaldia– II. Atala: 31'