Baluarte Fundazioa 2018/2019 Denboraldia
2 urria, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Sir András Schiff, pianoa
Bachen 'Goldberg bariazioak'
“Egun, musika klasikoaren barnean, ez dago ezer fidagarriagorik András Schiff Bach interpretatzen baino”. J.S. Bach erabateko protagonista duen programa baten aurrean The New York Times egunkariko kritikari batek idatzitako hitz biribilak dira horiek. Hungariar piano-jotzailea nazioartean ospetsua da Bach, Schumann, Mozart eta Beethoven musikagileen lanez egiten dituen interpretazioengatik, eta Denboraldiko hitzordu honetan ohiz kanpoko programa eskainiko du, Bachen Goldberg bariazioak buru izango dituena. Pianista bakan eta berdingabea da, munduko kontzertu-areto garrantzitsuenetan aritzeko eskatzen diotena. Zaila da Sir András Schiffi kritikariek egin ohi dizkioten goraipamenak laburtzea: “Egiten duen guztiak zentzua du” (El País), “Lehen mailako musika” (Boston Herald). Denboraldi honetako hitzordu handia Bachen lanaren grazia eta birtuosismoarekin, mito bihurtuko den piano-jotzaile baten eskuetan.
J.S. Bach-en lanak
Concierto Italiano en Fa mayor BWV 971
Obertura francesa en Si menor BWV 831
Variaciones Goldberg BWV 988