Soweto Gospel Choir-ek Hegoafrikatik koru-ikuskizuna ekarriko du, perkusio eta dantza tradizionalez lagunduta, afrikar kultura beltza aberatsaren soinuaren eta estatubatuar espiritualen nahastea. Johannesburgoko koruak badu bost urteko karrera, hiru disko eta bi Grammy (2007 eta 2008an) Tradiziozko Musikaren Album Onenari. Taldea mundu osoan zehar biran ibili da Londreseko Royal Festival Hall, New Yorkeko Carniege Hall, Parisko Gran Rex edo Bartzelonako Palau de la Música bezalako aretoetan kontzertuak eskainiz. Iragan 2008ko ekainean, Soweto Gospel Choir korua Nelson Mandela afrikar buruzagiaren urtebetetzea zela eta Londreseko Hyde Parken ospatutako makrokontzertuan aritu zen, Annie Lennox, Simple Minds, Eminem eta Amaral bezalako taldeekin eszenatokia partekatzen.
* Iraupena: I. Zatia: 45' –atsedenaldia– II. Zatia: 55'