16 abendua, igandea
19:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Iruñeko Udala
Star Wars kontzertuan - Sinfonietta Académica
Sinfonietta Académica orkestrak aurkezten du, Caroline Collier-en zuzendaritzapean, bidaia epiko eta musikal bat zinearen historiako soinu bandarik mitikoenetako batean barna: Star Wars, John Williams-ena. Konpositore ezagun horrek hirugarren Oscarra erdietsi zuen lan honekin (guztira 51 izendapen izan ditu), eta 2005ean garai guztietako estatubatuar filmeetako soinu-bandarik onena izendatu zuen American Film Instituteek.
Kontzertuan saga zinematografiko honen piezarik ezagunenak interpretatuko ditu orkestra sinfonikoak, eta pelikularen irudi originalek lagunduta eginen dute. Star Warsen partituraren leitmotiv bakoitzean izanen dugu aukera pelikulako pertsonaia eta eszenatoki nagusiak ezagutzeko. Aukera paregabea familian disfrutatzeko Luke Skywalker, Leia, Han Solo, Chewbacca, C3PO eta R2-ren abenturekin.