Steve Vai gitarra jotzen birtuosoa da. New York-eko gitarrista honek eszenatokietan hiru hamarkada daramatza rock musika eskainiz eta bere ibilbidean 15 milioi disko saldu eta hiru Grammy sari lortu ditu. Guzti honengatik musikaren munduan mito bihurtu da. Bere biraren baitan Baluarten The Story of Light diskoa aurkeztuko du, bere bakarkako karreraren hamaseigarren lana. Disko hau Steve Vaik 1999an sortutako Favored Nations Entertainment konpainiarekin plazaratu du, bertan como Tommy Emmanuel, Steve Lukather, Eric Johnson, Billy Sheehan eta Larry Carlton bezalako artistak daudela. Rock instrumentalaren iraultzailea, Frank Zappa mitikoarekin batera aritu izan da. Gitarra elektrikoa jotzeaz gain, idazlea, konpositorea, abeslaria, ekoizlea eta aktorea ere bada.